LABORATEGIAK

ARGAZKILARITZA ESPERIMENTALA

Laborategi honek argazkilaritzaren teknika tradizionalak ikuspegi garaikide batetik landu nahi ditu, argazkilaritzaren teknika analogikoak modu esperimentalean erabiliz, lan egiteko bide honek dakartzan aukerekin jolastuz: irudien testura eta argiaren adierazkortasuna, formatu berriak asmatu eta hauen posibilitateak arakatu; eskuekin egin, pentsatu eta eraiki. Elkarrekin bada, askoz hobe. Sormen espazio honek elkarrekin aritzea balioan jarri nahi du, planteamendu kolaboratiboak eta elkar estimulatzea sustatuz. Inguruko komunitatearekin ere egingo da lanketa, bai Kontadores barruan lanean diharduten kolektibo ezberdinekin, bai eta auzoan martxan dauden ekimen ezberdinekin (eskolak, auzo elkarteak...). Horrez gain, auzoan hain partikularra den arkitektura ere abiapuntu interesgarria izan daiteke lan ildoak abiatzeko.

  • Dinamizatzailea: Nagore Legarreta
  • Egunak: urriaren 25etik otsailaren 7ra
  • Ordutegia: 18:00 – 20:00
  • Eguna: Asteazkena
  • Plazak: 10
  • Prezioa: 42€
Gora joan