LABORATEGIAK

DANTZA: DANCEHALL

Dancehall Jamaikako genero tradizionala da, herritik sortutakoa, hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean. Hiriaren bueltan jaio zen eta Jamaikako musika herrikoia sound system-en erritmo azkarragoekin nahasiz dantzatzen zen. Gaur egun taldean dantzatzen da, eguneroko mugimenduak imitatuz. Laborategi honetan Dancehallaren oinarrizko urratsak ikasiko dituzu eta baita koreografiak eta mugimenduak buruz ikasteko teknika batzuk ere. Estilo ezberdinak landuko ditugu eta gorputza nola arindu ikasiko dugu, dantza egiten dugun bitartean akrobazia batzuk lortzeko. Aske, gai, sexy eta indartsu sentituko zara. Dantzak indarra, oroimena, oreka, koordinazioa, osasuna eta autoestimu handia ematen dizkizu. Etorriko al zara gozatzera?

  • Dinamizatzailea: Andrea Vitoria
  • Egunak: urriaren 24tik urtarrilaren 30era
  • Ordutegia: 18:30-20:00
  • Eguna: asteartea
  • Plazak: 12
  • Prezioa: 29,25€
Gora joan