LABORATEGIAK

MUNDUKO SUKALDARITZA

Laborategi honek hainbat jatorritako janaria prestatzeko eta dastatzeko aukera eskaintzen digu. Osagai konbinazio berezi, errezeta berri, askotariko zapore, espezie zein usainekin esperimentatzeko aukera izango dugu. Laborategi amaieran aukera izango dugu prestaturikoa dastatzeko eta eramateko.

Dinamizazioa: Lander Ganzo

Gaiak, datak eta ordutegia:

  • Apirilaren 28a, 16:30-20:30: Saltsa Asiatikoak: Thailandia, Vietnam, India edo Japoniatik ibilaldia egingo dugu herrialde horietako saltsen bitartez. Garratza, mina, gozoa, gazia, umamia… hainbat zapore eta usain gozo dastatzeko aukera izango dugu.
  • Maiatzaren 19a, 16:30-20:30 (saio hau 16-25 urte bitarteko gazteentzat dago zuzendurik). Tako mexikarrak: Takoak dira zapore handikoak, dibertigarriak eta prestatzeko errazak. Mexikoko hainbat errezeta opilean bilduko ditugu, beren saltsa eta osagarriekin.
  • Ekainaren 9a, 16:30-20:30. Munduko ogiak: Eguneroko ogia… Irina, ura eta legamia nahasiz egindako magia. Hainbat herrialdeetan egiten den oinarrizko ogia, hartzitua edo hartzitu gabe egindakoa.

Eguna: larunbata

Plaza kopurua: 15 pertsona

Prezioa: 8 € saio bakoitzeko. Saioak elkarren artean independenteak dira.

Gora joan