Hainbat ekimen egiteko aproposa da:
- Batetik, formatu txikiko hitzaldiak edo talde bilerak egin daitezke bertan: arbela dute eta proiekzioetarako pantaila erabiltzeko aukera.
- Bestetik, jarduera plastikoak egiteko espazio egokiak dira, arraska baitute eta lanean eroso aritzeko mahai handiak.
FITXA TEKNIKOA
ARETOA
- Azalera erabilgarria: 43m2
- Areto erabilerak: Formatu txikiko lantegi, ikastaro, bilkura eta hitzaldiak egiteko prestaturiko lantegia
- Zenbat lagun: Ekintzaren eta erabileraren arabera, 25 lagun gehienez ere
- Elektrizitate hartuneak: 2.000na w-ko 4 hartune
EKIPAMENDUA
Materiala:
- Bilkuretarako mahaiak eta aulki metagarriak
- 180 x 120 cm-ko arbela
- Ikus-entzunezko proiektorea erabiltzeko aukera.
- Internetera konektatzeko aukera.
- Aretoa iluntzeko aukera.
- Musika haria.
Beste batzuk:
- Eskulangintzarako harraska eta txorrota.