1. Xedea
VI. Mikroantzerki Maratoiaren helburua da bultzatzea hemengo gazte izaerako zein formatu txikiko antzerki erdi-profesionala/amateurra. Aldi berean, Maratoiak parte hartzaile gazteak motibatu nahi ditu beraien sormen prozesuan aurrera egiteko, eta baita euren kultur ekoizpenaren hedapena bultzatzeko ere.
Bestalde, elkargune honek hiriko kultur eragileen arteko elkarlana sustatu nahi du.
2. Parte hartzeko baldintzak
- Deialdian parte hartu ahal izango dute arte eszenikoen baitan jarduten duten talde erdi-profesionalak/amateurrek, Euskal Autonomi Erkidegokoak zein kanpokoak. Lehentasuna izango dute:
- 18 urtetik 30 urtera arteko taldeek
- Lurraldeko taldeek
- Euskarazko antzezlanek
- Hala ere, 18 urtetik beherako eta 30 urtetik gorako pertsonen parte hartzea onartua dago, kasu bakoitzaren balioztapena antolakuntzaren esku gelditzen delarik.
- Aurkeztutako proiektuak formatu mikroa izango dute, gehienez 15-20 minutukoak izan beharko dute.
- Aurkeztutako antzezlanak euskaraz zein gaztelaniaz izan daitezke. Dena dela, lehentasuna izango dute euskaraz aurkeztutakoek.
- Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Partaideek bete beharko dute www.kontadores.eus webgunean ageri den izen-emate orria.
- Antzezlanaren zati bat erakusten duen gidoia edo/eta bideoa aurkeztu beharko da (ez du zertan obra osoarena izan).
3. Proiektuak aurkezteko epea eta lekua
- Proiektuak aurkezteko epea 2022ko urriaren 4tik 31ra arte egongo da zabalik, bi data horiek barne harturik.
- Dokumentazioa Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali behar da, on-line eran.
4. Taldeak hautatzea
- Epaimahaia 3 pertsonez osatuta egongo da, eta Kontadoresen irizpide eta interesak kontuan harturik hautatuko ditu proiektu irabazleak. Hautaturiko proiektu horiek VI. Mikroantzerki Maratoian hartuko dute parte.
- Talde hautatuen berri emateko ebazpena 2022ko azaroaren 15an emango da, eta Kontadoreseko (www.kontadores.eus) webgunean nahiz sare sozialetan argitaratuko da. Horrez gain, emaitza talde guztiei jakinaraziko zaie.
5. Hautatutako lanak
- Obra hautatuak 2022ko azaroaren 26an antzeztuko dira, Kontadoresen, Donostiako VI. Mikroantzerki Maratoiaren testuinguruan.
- Aurkezpenaren epean bidalitako testua izango da antzeztuko den obra, eta ez dira aldaketak onartuko.
- Hautaturiko taldeek 500€-ko diru saria jasoko dute.
- Taldeek behar duten pertsonal teknikoa eta muntatze lanerakoa ekarriko dute.
- Hautaturiko obrek aukera izango dute Kontadoreseko ikus-entzunezko nahiz eszenarako materiala erabiltzeko.
6. Bestelakoak
Donostiako VI. Mikroantzerki Maratoian parte hartzeak oinarriak onartzea ekarriko du berekin. Antolatzaileek, beharren arabera, edozein aldaketa egiteko ahalmena daukate, baita deialdi honetan jasotzen ez den edozein gaiari buruzko erabakiak hartzeko ere, eta parte hartzaileek onartu egin beharko dituzte.
7. Publizitatea
Antolatzaileek emanaldien egitarau eta kartelak argitaratuko dituzte, eta hedabideetan zabalpena egingo dute, "Donostiako VI. Mikroantzerki Maratoia" programa osoa azalduz.
Talde bakoitzak bere egitaraua edo publizitatea diseinatu nahi izanez gero, erakundeak emandako eredua erabili beharko du edota ondorengo informazioa adierazi beharko du, bai euskaraz, bai gaztelaniaz:
- VI. Mikroantzerki Maratoia / VI Maratón de Microteatro
- Logoak: Kontadores eta Donostia Gazteria.
Donostian, 2022ko Urriaren 4ean