Gazteei espresuki zuzenduriko ikastaroak dira, 18-30 urte bitartekoei hain zuzen ere. Laborategien eskaintza aurretik aipatutako adin tarteari zuzendurik badago ere, 18 urtetik beherako eta 30 urtetik gorako pertsonek parte hartzeko aukera izango dute, euren partaidetzaren egokitasuna balioztatuz gero eta plaza libreak egonez gero.

Ikastaro bakoitzeko plaza kopurua mugatua da. Jasotako izen emateak, eskainitako plazak baino gehiago baldin badira, hauek izango dira jarraituko diren lehentasunak:

  1. Donostian erroldatutako 18-30 urte bitarteko gazteak, eta hauen artean hurrenkera izango da kontutan.
  2. Donostian erroldatuta ez dauden 18-30 urte bitarteko gazteak: hauen artean izen ematearen hurrenkera hartuko da kontuan parte hartzaile zerrenda osatu ahal izateko.

Ikastaroak aurrera ateratzeko, gutxieneko izen emate kopuru bat egon beharko da (eskainitako plaza kopuruaren %60a), bestela ikastaroa bertan behera geldituko da.

Hautatuen behin betiko zerrenda osatzen denean, Kontadoresetik banan-bana jakinaraziko zaie zuzenean pertsona hautatuei, eta baita kanpo gelditu diren horiei ere.

Bi saio baina gehiagoko ikastaroaren lehen bi egunetan zehar, ikasleren batek baja emango balu, itxaron zerrendara joko da, eta ikasle berri batek parte hartzeko aukera izango du; azken honek matrikularen kopuruaren ordainketa osoa egin beharko du.

Arrazoien batengatik, arreta berezia behar duten pertsonek, izena ematean hori jakinarazteko eskatzen zaie; hartara ikusi ahal izango da ea ikastaroaren irakasleak edota Kontadores zentroak berak zein neurritan eman diezaiekeen erantzun egokia behar horiei.

MATRIKULAZIO ARAUAK

  • Matrikularen ordainketa, bakarra izango da eta ikastaro osorako.
  • Ordainketa egiteko, izena ematerakoan, Kontadoresek adierazitako banketxe eta kontu korrontera egin behar da transferentzia.
  • Transferentzia gauzatuko da kurtsoan onarturik zaudela jakinarazi ostean.
  • Matrikula baliagarria izateko, ordainagiria email bidez bidaliko da ikastaroa hasi baino arinago.
  • Aurreikusitako epeetan ordainketa burutzen ez baldin bada, matrikulazioa bertan behera geratuko da, eta izena eman duen pertsonak ezingo du ikastaroan parte hartu.

 

 

 

Gora joan