1.- HELBURUA

Donostiako Udaleko Gazteriak, Kontadores Gazte Zentroaren bitartez, kultur proposamenak jasotzeko bigarren deialdia abian jarri du. Deialdiaren helburua da bultzatzea hemengo eta gazte izaerako sormen prozesuak, eta proposamen berriak integratzea Kontadoreseko eremuan.

2.- PARTE HARTZAILEAK

Deialdian parte hartu ahal izango dute artistak, eragileak, kolektiboak zein pertsona fisikoak. Interesa duen edonori irekia dago deialdia. Nola nahi ere, lehentasuna izango dute Donostian bizi diren eta 18 urtetik 30 urtera arte dutenek.

3.-JARDUERA EREMUAK ETA PROIEKTU MOTAK

Onartuko dira laborategiak edo lantegi trinkoak (LABORATEGIAK) edo/eta arte biziekin erlazionaturiko pieza eszenikoak (ESZENA) gauzatzeko proposamenak.

3.1.- LABORATEGIEN EZAUGARRIAK

Laborategien helburua da diziplina artistiko eta kulturalak bultzatzea, gazteen interesak eta gustuak kontuan hartuz. Era berean, laborategien bitartez gazteek aukera izango dute edozein diziplina artistiko eta kulturalen ezagutzak partekatzeko. Laborategi horietan, gai zehatz bati buruzko formazioa eskaintzeaz gain, partaideen arteko harremanak bultzatzen dira eta saioetan dinamika bereziak sustatzen dira. Talde mugatuari zuzenduriko laborategiak gauzatzen dira (6 eta 15 bitarteko taldeak).

3.2- ESZENAREN EZAUGARRIAK

Arte biziekin erlazionaturiko proposamenak erakusteko eremua da (musika, antzerkia, spoken word, poesia, ikus-entzunezko saioak, performanceak, dantza edo antzeko ekimenak). Edozein proposamen amateur eta erdi-profesionalak onartuko dira: pieza luzeak, motzak, inprobisazioak, entsegu orokorrak, sormen prozesuan dauden piezak.

4.- AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Parte hartzeko, Kontadoreseko webgunean (www.kontadores.eus) dagoen eskaera-inprimakia bete behar da.

Nahitaezkoak diren eremuak bete behar dira parte hartzeko.

5.- PROPOSAMENAK AURKEZTEKO TOKIA ETA EPEA

Proposamenak aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 13tik 26era arte egongo da zabalik, bi data horiek barne harturik.

Dokumentazioa online aurkeztu behar da Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidearen bidez.

6.- PROPOSAMENAK AUKERATZEA ETA BALORAZIO IRIZPIDEAK

Aurkeztutako proposamenetan balioetsiko da kultura/sorkuntza gaztea irudikatzeko gaitasuna eta gazteriarekin konektatzeko ahalmena.

Lehentasuna izango dute Donostian bizi diren 18 eta 30 urte bitarteko gazteek bidalitako proposamenek. ESZENArako diren proposamenen balorazioan, lehentasuna izango dute euskaraz diren pieza amateur eta erdi-profesionalak.

Hautaturiko proposamenek ekimena garatzeko eta produzitzeko aurrekontu bat izango dute. Era berean, Kontadoresek ekimenaren sustapena egingo du online eta offline kanalen bidez.

7.- BESTELAKOAK

Proposamenak aurkezteko deialdian parte hartzeak oinarriak onartzea ekarriko du berekin. Antolatzaileek, beharren arabera, edozein aldaketa egiteko ahalmena daukate, baita deialdi honetan jasotzen ez den edozein gaiari buruzko erabakiak hartzeko ere, eta parte hartzaileek onartu egin beharko dituzte.

 

 

Gora joan