Kultur proposamenak jasotzeko deialdia ireki da Kontadoresen
Kontadores Gazte Zentroak jarduera artistikoak eta kulturalak programatzeko proposamenak jasotzeko deialdia ireki du.
Deialdi honen helburua da bultzatzea hemengo eta gazte izaerako sormen prozesuak, eta proposamen berriak integratzea Kontadoreseko eremuan.
Onartuko dira laborategiak edo lantegi trinkoak (LABORATEGIAK) edo/eta arte biziekin (musika, antzerkia, spoken word, poesia, ikus-entzunezko saioak, performanceak, dantza edo antzeko ekimenak) erlazionaturiko pieza eszenikoak (ESZENA) gauzatzeko proposamenak. Jarraian informazio gehiago eta parte hartzeko oinarriak topa ditzazkezu: parte hartzeko oinarriak
Parte hartzeko, orrialde honen behean dagoen eskaera-inprimakia bete behar da.
Epeak
Proposamenak aurkezteko epea 2023ko maiatzaren 23tik ekainaren 6ra arte egongo da zabalik, bi data horiek barne harturik. Dokumentazioa online aurkeztu behar da Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidearen bidez.
Hautaturiko proposamenak
Kontadoresek egingo du proposamenen balorazioa eta jarriko da harremanetan izena eman duen pertsona edo taldearekin. Kontadoresek bere gain hartuko ditu ekintza garatzeko behar ekonomikoak eta baita horren difusioa bere ohiko kanaletan. Horregatik, hautaturiko proposamenek ekimena garatzeko eta produzitzeko aurrekontu bat izango dute. Era berean, Kontadoresek ekimenaren sustapena egingo du online eta offline kanalen bidez.
Informazio gehiago
Informazioa eta argibideak: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean edo 943483476 zenbakira deituta.